by | Api 24, 2024 | Pertsonak

Lan munduan sartzeko 3R ak eskualdera itzuli dira EGAZ Txorierriren eskutik. 3R Tokiko Enplegua programako hiru ardatzak dira birbideratzea, birkualifikatzea eta birkokatzea. Programa Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegua, Gizarte kohesioa eta Berdintasuna sustatzeko sailak finantzatzen du eta, horren bidez, EGAZ Txorierri saiatuko da eskualdeko herritarrek lan-merkatuan duten posizionamendua hobetzen eta haraneko enpresetara talentua erakartzen.

Proiektuaren helburua da luzaroko langabeek, 45 urtetik gorakoek, emakumeek, gazteek eta gizarte arriskuko edo bazterketako egoeran dauden pertsonek lan munduan dituzten aukerak hobetzea. Horretarako, honako hiru ardatz hauek jarraitzen ditu: taldeko eta bakarkako Birbideratze saioak ematea lana bilatzeko dituzten aukerak handitzeko; merkatuaren aukerak identifikatuz Birkokatzea; eta oinarrizko gaitasun digitalerako prestakuntza emanez Birkualifikatzea.

Zentzu horretan, EGAZ Txorierrik 3R prozedura 100 pertsonei aplikatuko die eta horretarako 5 orduko 5 taldeko tailer eta 60 orduko oinarrizko gaitasun digitaleko 1 ikastaro antolatuko ditu. Lehenengo tailerra asteartean, apirilaren 25an, egingo da EGAZeko egoitzan, Sondikan, tailerra aurrez aurre izango da eta bost orduko iraupena izango du. Bertan, parte-hartzaileek lana bilatzeko baliagarriak izango zaizkien gaitasun garrantzitsuak garatuko dituzte; hala nola marka-pertsonala eratzea, aurkezpen bideo bat egitea, lan-elkarrizketa bat prestatzea, hainbat enplegu-kanaletara ohitzea eta eskuragarri dagoen prestakuntza eskaintza ezagutzea.

Bestalde, ekainean 60 orduko oinarrizko gaitasun digitalerako prestakuntza ematea aurreikusten da. Hala, EGAZ Txorierrik eta 3Rk parte-hartzaileak informatikaren arloan trebatuko dituzte eta honako modulu hauek landuko dituzte: sistema eragilearen oinarrizko erabilera; informazioaren tratamendua; komunikazioa; edukia sortzea; segurtasuna; eta arazoak ebaztea.

2023an % 80ko arrakasta izan zuen
EGAZ Txorierrik kudeatu zuen 3Ren aurreko edizioan lan munduan sartzeko indizea % 80koa baino handiagoa izan zen, eta 700 lan eskaintza inguru kudeatu zituen. Gainera, antolatutako enpleguaren birbideratze eta birkokatze ekintzetan 118 pertsonek (horietatik 65 emakumeak ziren) hartu zuten parte. Guztira, lan aktibaziorako 9 tailer eta gaitasun digitalerako bi prestakuntza-ikastaro kudeatu ziren.

Blog

Home