Udalek kudeatutako mantentze-zerbitzuak
Jarduera ekonomikoko zentroen inguruan hainbat azpiegitura eta zerbitzu izaten dira, eta Txorierriko haraneko udalek aldian-aldian artatzen dituzte, Egazen kudeaketaren bidez. Hala, ahalbidetu egiten da enpresek beren jarduera ahalik eta modurik egokienean gara dezaten.
Argiteria publikoa
Saneamendua
Edateko ura
Suen aurkako babesa
Espaloiak eta asfaltatuak
Hondakinen bilketa
Autoen aparkalekua
Kamioien aparkalekua
Zuhaizti eta lorategiak
Kaleak, lursailak, enpresak
Zerbitzuen kalitatea
Zerbitzu horien kalitatea da gure apustu estrategikoa.
Enpresen lehiakortasunaren alde egiten dugun apustuaren oinarri da enpresek beren jarduera gauza dezatela, jarduerarekin batera gertatzen diren eta jarduera ahalbidetzen duten alderdiez kezkatu behar izan gabe.
Gure industrialdeen sarean ematen ditugun zerbitzuen kalitate handia Zamudioko Torrelarragoiti industrialdean berretsi da; izan ere, Estatuan CEPEk bultzatu eta AENORek egiaztatzen duen kalitate-marka lortu duen lehena da.
Eraginkortasuna kudeaketan
Kudeaketa-tresna propioak garatzeak aukera ematen digu eraginkorragoak izan gaitezen industrialdeei zerbitzuak ematean.
Azken urteotan, Txorierriko Mankomunitateak kudeaketa-tresna propioak garatu ditu, eta, hala, eraginkorragoak izan gaitezke zenbait zerbitzu ematean (besteak beste, argiteria eta hiri hondakin solidoen bilketa), bai eta industria-jarduera garatzeko ezinbestekoak diren azpiegiturak mantentzeko eta konpontzeko zerbitzuak ematen dituzten enpresa guztiak kudeatzean ere.
Industrialdeen mantentzeari eta kontserbazioari buruzko kontsultarik baduzu?
944 536 370
Astelehen, astearte eta asteazkenetan 8: 00etatik 14: 00etara eta 15: 00etatik 17: 00etara
Ostegun eta ostiraletan 8: 00etatik 14: 00etara
This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.
Enpresen gaurkotasuna
Digital Gune Txorierrik 19 enpresetako ordezkari bildu ditu eraldaketa digitalaren erronkak identifikatzeko
Eskualdeko sei udalerrietako enpresek digitalizazioaren inguruko beharrak eta proposamenak partekatu dituzte, Txorierriko Enplegu eta Tokiko Garapen Planaren diagnostikoan txertatzeko.
EGAZ Txorierrik eskualdeko enpresen arteko elkarrizketarako gune berri bat sustatu du digitalizazioaren erronkei heltzeko
Digital Gune Txorierrik uztailaren 22an eskualdeko enpresak bilduko ditu, etorkizuneko Enplegu eta Toki Garapen Plana definitzen lagunduko duten beharrak eta aukerak identifikatzeko


