Egazek hainbat zerbitzu eskaintzen dizkizu lan merkatura sartzeko dituzun aukerak optimizatzeko: aholkularitza zerbitzuak, birziklatze ikastaroak edo nazioarteko enplegu bekak. Badakigu zu nola lagundu! Ez izan zalantzarik, eta etor zaitez gure erakundera.

Orientazio- eta prestakuntza-zerbitzuak

Iritsi nahi duzun tokiraino lagunduko dizugu

Instalazioak

Optimizatutako instalazioak ditugu lan bilaketa aktiboan laguntzeko.
Zure lan bilaketa aktiboa antolatu ahal izateko tokia behar baduzu, zure eskura dauden ordenagailuak, eskaintzei buruzko informazioa eta pertsonalizatutako aholkularitza dituen espazioa eskaintzen dizugu.

Konpetentziak

Ezagut itzazu zure konpetentziak. Eman ezazu zure bertsiorik onena.
Zure curriculumak zure esperientzia eta prestakuntzari buruz hitz egiten du. Gainera, Egazen konpetentzia profesionalen azterketa bat egiten dizugu, enpresek ere zure indarguneak baloratu ahal izateko. Eman

Curriculum bideoa

Ikus dezatela nolakoa zaren.
Zure historiala baino gauza gehiago daude zu aurkezteko. CV bideoarekin enpresek zaren moduan ikusten zaituzte eta zuzenean lanpostua eskaintzen duten enpresen langile arduradunen leihora sartzen zara. Hurbil zaitez gure bulegoetara eta zure curriculum bideoa grabatzen lagunduko dizugu.

 

Eman ezazu izena gure lan poltsan.

Lan bila bazabiltza, edo egun daukazuna hobetu nahi baduzu, eman ezazu izena gure lan poltsan. Horretarako honako hau egin behar duzu:

Inprimakia

Inprimakia zure datu pertsonalekin bete. Aurrerago eguneratu ditzakezu.

Izen ematea

Gure lan eskaintzetan zure erabiltzaile eta gakoarekin izena ematea.

Orientazio akademiko eta profesionala ikasleentzat

«Ezagutu aukeratzeko» programa.

EGAZ Txorierrik, Mankomunitateko Gazteria Arloarekin batera, “Ezagutu aukeratzeko” programa koordinatzen du; gure komunitateko enpresen, ikastetxeen eta gazteen arteko gizarte erantzukizuneko sarea da.

Ezagutu aukeratzeko orientazio akademiko eta profesionaleko tresna da eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko eta Batxilergoko lehenengo eta bigarren mailako ikasleei zuzenduta dago.

Informazio gehiago:

Zure laneratze prozesua sustatzen dugu

Hazilan programa.

Gazte kualifikatuen laneratzea hobetzera bideratutako ekintzen ibilbide osoa da.

Hazilanek metodologia berritzailea proposatzen du, gaitasun pertsonalen eta enpresa proiektuaren araberako ibilbide pertsonalizatuarekin. Esparru horretan, konpetentzia pertsonal eta profesionalak lantzen dira, eta honako hau eskaintzen da: lanpostuan espezializatutako prestakuntza, praktikak enpresetan edo enpresa proiektuan garapenean parte hartzea.

Hazilanen parte hartzeko honako baldintza hauek bete behar dituzu:

    • 20 eta 44 urte bitartean izatea.
    • Unibertsitateko titulua edo goi-mailako prestakuntza-zikloa izatea.
    • Langabea izatea.
Informazio gehiago:

Mugikortasuna, bekak eta egonaldiak.

Mugikortasunerako orientazioa, prestakuntza, praktikak, boluntariotza eta enplegua kudeatzeko tresna gisa, batez ere Europako programetan, atzerriko herrialde batean esperientzia hobea izateko bidean pertsonak lagundu eta zuzentzen dituena. Zerbitzu pertsonalizatua.

Honako hauekin lankidetzan:

 

Logos becas y estancias

Informazio gehiago behar al duzu gure orientazio- eta prestakuntza-zerbitzuei buruz?

944 536 370

Deitu edo igorri honako inprimaki hau

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Berriak

Lasterbideak

Pertsonen webgunea

Eremu pribatua

prestakuntza eskaintza

Prestakuntza ikastaroak

© 2022- Egaz Txorierri