Txorierri haranean ezartzen laguntzen dizugu
Eskuragarri dauden espazioen bilaketa.
Eskuragarri dauden Espazioen Poltsa bat osatu dugu, ezartzeko espazio zehatz baten bila ari zaren enpresa edo sustatzailea bazara, galde diezagukezu.
Egaz Txorierri garapen agentzia ez da higiezinen agentzia, hortaz, higiezinaren eskaintzaren arduradunak (jabeak edo higiezinen agentziak) ezartzeko interesa duten enpresekin harremanetan jartzera mugatzen da, doan eta konfidentzialtasun guztiarekin. Hori dela eta, osatu dugun Eskuragarri dauden Espazioen Poltsak ez du hedapen publikorik, eta poltsara sartzeko hemen aurkezten dizugun inprimakia bete behar duzu.
Ezartzeko laguntzei buruzko informazioa.
Tokiko, probintziako, erkidegoko, estatuko edo Europako erakundeek ezarpenerako eskaintzen dituzten Laguntza Publikoen berri ematen dizugu.
Eskuragarri dauden espazioei buruzko informazioa eskatzea
This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.
Laguntza eta dirulaguntzei buruzko aholkularitza
Laguntza eta dirulaguntzei buruzko aholkularitza eskatzea
This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.
Txorierriko enpresak sustatzen ditugu.
Zerbitzu horren bidez, Egaz Txorierrik arreta pertsonalizatua eskaintzen die, espezializatutako aholkularitza teknikoaren bidez, lehiakorragoak izaten lagunduko dieten laguntza eta dirulaguntzak ezagutu eta horien onuradun izan nahi duten haraneko enpresa guztiei.
Laguntza baldintzei buruzko informazio eguneratua dugu eta puzzlea osatzeko enpresaren beharrizanen araberako aholkularitza espezializatua dugu.
Langileen hautaketa
Zure beharretarako pertsonarik egokiena bilatzen lagunduko dizugu.
Enpresek konfiantza dute gure hautaketa-zerbitzuan, eta azkartasuna eta kalitatea baloratzen dituzte:
- Mota guztietako profil profesionalak ditugu.
- Curriculumak trebetasun pertsonalak barne hartzen ditu, gure “Gaitasun Test 10d” ari esker.
- Pertsonak “Bideo-curriculuma” ren bidez ezagutzeko aukera, eskaintzan profilari buruzko galderak egitea.
- Ahalik eta hedapen handiena gure webgunearen eta sare sozialen bidez.
- Azkar abisatzen diegu baldintzak betetzen dituzten pertsonei, eta berehalako erantzuna lortzen dugu.
Eta beste abantaila asko…
- Optimizatu zure denbora hautaketan “Talentu Play” saioarekin, saio bakar batean baloratu hautagaien talentua eta jarrera.
- Pertsona espezializatuak hautatzeko prozesuak.

Enpresen arteko lankidetza
Networkingeko adituekin harremanetan jartzea
This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.
Networkinga errazten dugu.
Urte hauetan guztietan honako ezagutza hauetan sakondu dugu: hainbat enpresen gaitasunak, horiek zuzentzen dituzten pertsonak eta Txorierri haranean jarduten duten zenbait jarduera sektoretako ezaugarriak.
Horri esker enpresen arteko sinergiak bilatzeko orduan lagun dezakegu, hainbat motatako proiektuak garatu eta win win motako edozein harreman sustatze aldera.
Jar zaitez gurekin harremanetan eta zure beharrizanak aztertuko ditugu, horiei erantzun ahal izango dioten enpresa sinergiak aholkatzeko eta errazteko.
Berrikuntza
Egaz Txorierrik arreta pertsonalizatua eta integrala eskaintzen die eskualdeko enpresa guztiei, lehiakorragoak izateko aukera emango dieten berrikuntza-prozesuak garatzen laguntzeko, honako hauen bidez:
Berrikuntzaren diagnostikoa
Enpresen diagnostiko pertsonalizatua, berrikuntzaren arloan zein egoeratan dauden jakin dezaten, dauden laguntzak eta dirulaguntzak ezagut ditzaten, eta berrikuntza-proiektuak eta detektatutako hobekuntza-arloetan irtenbideak defini ditzaten.
Topaketak, foroak eta tailerrak
Aldian-aldian, topaketak, foroak eta tailerrak antolatzen ditugu Txorierri haraneko enpresetan berrikuntza sustatzeko.
Egaz Txorierri Innobasquek homologatutako eragilea da, euskal enpresei berrikuntza-prozesuetan laguntzeko.
Berrikuntza – profil azkarra Bete ezazu
Entzun nahi zaitugu, zure enpresa pixka bat hobeto ezagutu eta berritzaileagoa izaten lagunduko dioten gako batzuk eman.
Nazioartekotzean laguntzea
Topaketa bat antolatzea nazioartekotzearen arloko adituekin
This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.
Egaz Txorierrik modu pertsonalizatuan egiten du lan eskualdeko enpresen nazioartekotze-prozesuan aurrera egiteko, aukera berriak detektatze aldera, honako hauen bidez:
Berrikuntzaren diagnostikoa
Nazioartekotzearen diagnostikoak eskaintzen dizkiegu nazioartekotze-prozesuari HASIERA eman nahi dioten eskualdeko enpresei. Diagnostikoari esker, enpresaren egoera aztertu ahal izango dute beharrezko alderdietan, bai eta kanpo-merkatuetara sartu ahal izateko jarraitu beharreko ekintza-plana zehaztu ere.
Zuzeneko eta alderantzizko merkataritza-misioak
Egaz Txorierrik, beste eragile batzuekin lankidetzan, nazioarteko eskaintza aztertzen du, Txorierriko enpresentzat potentzial handiena duten merkatuak identifikatzeko. Kanpo-merkatuetan LEHENGOZ SARTU edo haien salmentak FINKATU nahi dituzten enpresentzat da. Merkatu-prospekzioen eta agenda pertsonalizatuak dituzten merkataritza-misioen plangintzak egiten ditugu, haiek kudeatu eta lagundu; hala, parte hartzen duten enpresen arteko sinergiak ahalbidetzen ditugu.
Informazio gehiago behar al duzu gure orientazio- eta prestakuntza-zerbitzuei buruz?
944 536 370
Jar zaitez harremanetan Egazekin, zure enpresarentzat honako arlo hauetan baliagarriak izan gaitezkeela uste baduzu:
Txorierrin ezartzeko laguntzak
Laguntzak eta dirulaguntzak
Langileen hautaketa
Networkinga
Berrikuntza
Nazioartekotzea
Enpresen gaurkotasuna
Digital Gune Txorierrik 19 enpresetako ordezkari bildu ditu eraldaketa digitalaren erronkak identifikatzeko
Eskualdeko sei udalerrietako enpresek digitalizazioaren inguruko beharrak eta proposamenak partekatu dituzte, Txorierriko Enplegu eta Tokiko Garapen Planaren diagnostikoan txertatzeko.
EGAZ Txorierrik eskualdeko enpresen arteko elkarrizketarako gune berri bat sustatu du digitalizazioaren erronkei heltzeko
Digital Gune Txorierrik uztailaren 22an eskualdeko enpresak bilduko ditu, etorkizuneko Enplegu eta Toki Garapen Plana definitzen lagunduko duten beharrak eta aukerak identifikatzeko



