Zure enpresa sortzeko asmotan zabiltza? Egaz Txorierrik prozesu osoan lagundu diezazuke.

Ekintzailetzari laguntzeko zerbitzua

Sor ezazu zure enpresa

Zure negozio-ideia kontrastatu nahi duzu?

Zure ideia jorratzeko eta bideragarritasuna aztertzeko behar duzun laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua ematen dizugu.

Dagoeneko negozio-ideia bat baduzu, deskarga ezazu aurreproiektuaren gidoia eta igorri iezaguzu, zure datu pertsonalak adierazita.

Ahalik eta arinen jarriko gara zurekin harremanetan.

Ideia kontrastatuta baduzu eta enpresa-proiektua garatu behar baduzu.

Zure enpresa eratzeko jorratu behar dituzun alderdi gakoak garatu behar badituzu, zure enpresa-plana egiten eta garatzen lagunduko dizugu.

 

Aurreproiektuaren gidoia

Bete ezazu gidoia eta bidali iezaguzu zure datu pertsonalak adierazita.

 

Bidal iezaguzu aurreproiektua

Bete ezazu gidoia eta bidali iezaguzu zure datu pertsonalak adierazita.

 

Har ezazu negozio finkatu bat

Zure enpresa berria eratzen lagunduko dizugu, garatu duzun negozio-plana abiapuntutzat hartuta.

Enpresa-transmisiorako zerbitzua.

Txorierrin negozio bat hartu nahi baduzu, gure enpresa-transmisiorako zerbitzuaren bidez lagunduko dizugu.

Gainera, merkataritza-, ostalaritza- eta ostatu-sektoreetan, EGAZ Txorierri Bilboko Merkataritza Ganberaren zentro laguntzailea da Berriz Enpresa programan.

Honako hauetan lagunduko dizugu:

    • Negozioen bilaketa aktiboa zure profil profesionalaren arabera.
    • Hartu beharreko negozioaren azterketa eta bideragarritasuna egitea.
    • Enpresa-plana egitea.
    • Laguntzak eta dirulaguntzak bilatzeko aholkularitza.
    • Akonpainamendua trantsizioa ixteko eta enpresa abian jartzeko prozesuan.

Halaber, honako hauekin ere lagundu diezazukegu…

Ayudas y Laguntzak eta dirulaguntzak.

Egazek zure ekintzailetza-prozesuaren fase bakoitzera (hasierako ideia jorratzea, enpresa proiektua garatzea edo enpresa berria eratzea) hobekien egokitzen diren laguntzen eta dirulaguntzen berri ematen dizu.

Jar ezazu zure negozioa Txorierrin.

Zure jarduera Txorierrin gauzatu nahi baduzu, zure eskura jartzen dugu Larragoiti jauregiko (Zamudio) enpresa-mintegia, hau da, bulegoak, bilera-aretoak eta prestakuntza-gelak dituen ekipamendua, zure beharren arabera erabili ahal izan dezazun.

Informazio gehiago behar al duzu gure orientazio- eta prestakuntza-zerbitzuei buruz?

944 536 370

Deitu edo igorri honako inprimaki hau

This site is protected by reCAPTCHA and the Google Privacy Policy and Terms of Service apply.

Berriak

Lasterbideak

Pertsonen webgunea

Eremu privatuaa

Prestakuntza eskaintza

Prestakuntza ikastaroak

© 2022- Egaz Txorierri