Norbaiten lan‑profila bideo bidez ikusi duten enpresen % 99k hautagai hori ezagutu nahi dute. Profil guztietan gertatzen da hori; izan ere, errazagoa da konbentzitzea gaitasunak erakusten direnean idazten direnean baino. Horregatik, hona hemen EGAZ Txorierriko zure profilera igo dezakezun bideocurriculuma egiteko zenbait aholku, esaten duzuna indartzeko.
Lehenik eta behin, txukundu grabatuko duzun tokia, “lehenengo inpresioa garrantzitsua da”; hortaz:
- Sortu ingurune lasai eta argitsua, jantzi apropos eta jar zaitez kameraren aurrean.
Ondoren, gogoratu gogoak kutsatzen direla; hortaz, lan‑eskaintzarekiko interesa erakusten baduzu, haiek ere zurekiko erakutsiko dute.
- Azpimarratu zure gaitasunak; hitz egin modu labur, zehatz eta argian; erakutsi konfiantza eta segurtasuna eta erabili hizkera profesionala.
Azkenik, agurtu adeitasunez eta eskaini ezagutzeko aukera. Gainera, sare sozialak badituzu, aprobetxatu lan-harreman berria sortzeko.
Gogoratu naturaltasuna dela zure aukerarik onena, beraz, hitz egin lasaitasunez.
