"Lehen esperientzia" programaren bidez. Kurrikulumak, abenduaren 3ra arte aurkeztu ahal izango dira.
Zamudioko Udalak bi gazte langabe kontratatuko ditu administrazio eta arkitektura arlorako

by | Aza 22, 2023 | Pertsonak

Zamudioko Udalak Europako dirulaguntza bat lortu du, NextGeneration funtsekin finantzatutako “Lehen esperientzia” programaren barruan. Programa horren bidez, 30 urtetik beherako 2 pertsona kontratatuko ditu administrazio orokorreko teknikariaren eta arkitektoaren eginkizunak betetzeko, urtebeterako, lanaldi osoko praktika-kontratuaren modalitatearen bidez.

Programa honen helburua da gazteek lehen lan-esperientzia esanguratsua lortzeko dituzten zailtasunak arintzea, eta horrek eragotzi egiten die lan-merkatuan goiz sartzea, garapen profesionala eta, beraz, pertsonala. Horretarako, soldata-kostuen zati bat diruz laguntzen du, eta, beraz, “Lehen esperientzia” ekimenean parte hartuz, Zamudioko Udalak udalerrian enplegu-aukerak sortzen lan egin ahal izango du, eta, aldi berean, bere baliabideak ahalik eta eraginkortasun handienaz erabil daitezen zainduko du.

Udalak 158.557,42 euroko soldata-kostuen guztizkoaren % 50eko dirulaguntza jaso du, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako programa honen bidez bi kontratazio egiteko, Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. Horrela, kalitatezko lehen esperientziak emango dira, bai eta gaitasun eta trebetasun sozial eta profesionalak eskuratzea ere.

Hautagaiek, abenduaren 3ra arte aurkeztu ahal izango dituzte haien kurrikulumak. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar dute enplegu-eskatzaile gisa, eta deialdian ezarritako baldintzak bete behar dituzte. Arkitekto posturako aurkezten diren pertsonek arkitekturako gradua izan beharko dute. Administrazio orokorreko teknikariaren lanposturako (TAG), enpresen zuzenbidean, administrazioan eta zuzendaritzan edo antzeko titulazioan graduatuak izan beharko dira.

Enplegu-eskaintzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez kudeatzen dira, hautagai-zerrendak automatikoki parekatuz eta Lanbideren webgunean argitaratuko diren eskaintzak zabalduz. TAG lanposturako, eskaintza-zenbakia hau da: 162023013744. ARKITEKTO posturako, 162023013743 da eskaintza-zenbakia.

Informazio gehiago nahi izanez gero, EGAZ Txorierriko Enplegu Zerbitzuak (Txorierri etorbidea 16, 13A, Sondika – 94 453 63 70) interesdunen kontsultei erantzun ahal izango die.

Informazio gehiago (bandoak):

Arkitektoa

Administrazio orokorreko teknikaria

Blog

Home