Zamudioko Udalak 9 aisialdiko monitoreak bilatzen ditu, Gabonetako Jolas Parkerako.
- POSTU KOP.: 9
- KONTRATUA: 5 egun (2023ko abenduaren 26tik 30era)
- ORDUTEGIA: 16: 00etatik 21:00etara
Deskribapena
Zamudioko Gabonetako Haur Parkean lan egiteko 9 pertsona behar dira (8 aisialdiko monitore + arduradun 1).
Eginkizunak:
- Edozein gatazkari modu egokian aurre egiteko eta konpontzeko gai izatea.
- Jarduerak egitera animatzeko gai izatea.
Ezinbesteko betebeharrak
- Euskara jakitea: gutxienez, B2 maila edo baliokidea egiaztatuta eduki beharko dute, edo ahozko eta idatzizko euskararen ezagutza egokia egiaztatu beharko dute.
- Aisialdiko begirale-titulua izatea, edo goi-mailako teknikari-titulua edo unibertsitate-gradua izatea Hezkuntza Zientzien esparruan.
- Esperientzia haurren sektorean.
- Arloko esperientzia: haur-eskolak, campusak edo udalekuak, haur-parkeak, ludotekak.
- Sexu-deliturik ez izatearen ziurtagiria.
Prozedura
Lan-eskaintzak EGAZ Txorierritik kudeatuko ditu:
ERREFERENTZIA: 1436
Izena eman honen bidez:
- EGAZ Txorierri web orrian: www.egaz.eus
- Telefonoa: 94 453 63 70
- Presencial: Txorierri etorbidea, 46 13A Sondika (9:00 a 14:00)
Epea
- 2023ko abenduaren 12tik abenduaren 20arte.
