Eskariak EGAZ Txorierrin aurkez daitezke azaroaren 18ra arte
Txorierrin enpresa-ideiak garatzeko eta enpresa-proiektu berriak abiarazteko laguntzak

by | Urr 27, 2026 | Enpresa

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, EGAZ Txorierriren bidez eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketarekin, abian jarri dute pertsona ekintzaileek Tokiko Proiektu Ekintzaileak gauzatzeko diru-laguntzen 2026/27ko deialdia.

 Diru-laguntzak izaera ekintzailea duten eta EAEn bizi diren pertsonentzat dira, betiere aholkularitza espezializatua jaso nahi badute, erabateko arduraldiaz, enpresa-ideia bat garatzeko eta enpresa martxan jartzeko.

EGAZ Txorierrik, Lanbiderekin lankidetan diharduen erakundeak, deialdi honetako diru-laguntzak jasoko dituzten pertsonak hautatu eta lagunduko ditu, eta tutoretza emango die. Horrez gain, diru-laguntzak kudeatu eta ordainduko ditu.

  • Pertsona sustatzaileek beren negozio-ideia garatzeko, 2000 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko. 3 hilabeteko tutoretza-aldiaren ondoren EJZn alta ematen ez bada, zenbatekoa 2.000€-ren % 60 izango da.
  • Laguntza horiek %15 handitu ahal izango dira, pertsona sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago baditu laguntza-prozesua hasten den unean. %15 gehiago handitu ahal izango dira, pertsona sustatzailea emakumea bada.

Eskariak EGAZ Txorierrin aurkez daitezke 2026ko azaroaren 18ra arte.

Informazio gehiago eta eskaerak:

Ekintzaileei bultzatzeko 2026ko laguntzen deialdia (Erakunde Laguntzaileak): Enpresa-jarduera berriak abian jartzeko bultzatzejjo enpresa-idea garatzeko laguntzak – Lanbide

Blog

Home