Txorierrin enpresa-ideiak garatzeko laguntzak 2025/26ko deialdiaren barruan kokatzen da ekimen hau.
Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, EGAZ Txorierriren bidez eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketarekin, abian jarri dute pertsona ekintzaileek Tokiko Proiektu Ekintzaileak gauzatzeko diru-laguntzen 2025/26ko deialdia.
Diru-laguntzak izaera ekintzailea duten eta EAEn bizi diren pertsonentzat dira, betiere aholkularitza espezializatua jaso nahi badute, erabateko arduraldiaz, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa bat martxan jartzeko.
EGAZ Txorierrik, Lanbiderekin lankidetan diharduen erakundeak, deialdi honetako diru-laguntzak jasoko dituzten pertsonak hautatu eta lagunduko ditu, eta tutoretza emango die. Horrez gain, diru-laguntzak kudeatu eta ordainduko ditu.
- Pertsona sustatzaileek beren negozio-ideia garatzeko, 2.000 euroko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko. 3 hilabeteko tutoretza-aldiaren ondoren EJZn alta ematen ez bada, zenbatekoa 2.000 €-ren % 60 izango da.
- Laguntza horiek % 15 handitu ahal izango dira, pertsona sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago baditu laguntza-prozesua hasten den unean. % 15 gehiago handitu ahal izango dira, pertsona sustatzailea emakumea bada.
Eskariak EGAZ Txorierrin aurkez daitezke 2025ko urriaren 13ra arte
Informazio gehiago eta eskaerak :
Ekintzaileei bultzatzeko 2025ko laguntzen deialdia (Erakunde Laguntzaileak): Enpresa-jarduera berriak abian jartzeko bultzatzejjo enpresa-idea garatzeko laguntzak – Lanbide
