peoplecreations-en irudia Freepik-en
Txorierriko Zerbitzu Mankomunitateak, EGAZ Txorierriren bidez, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera eta Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatuta, Txorierriko ekintzailetza bultzatuko du, 1.950 eurorainoko laguntzekin, enpresa-ideia bat garatzeko edo negozio bat abian jartzeko.
Pertsona ekintzaileek Tokiko Proiektu Ekintzaileak gauzatzeko diru-laguntzen 2022/23ko deialdia, ekintzailea duten eta EAEn bizi diren pertsonentzat dira, betiere aholkularitza espezializatua jaso nahi badute, erabateko arduraldiaz, enpresa-ideia bat garatzeko edo enpresa bat martxan jartzeko.
EGAZ Txorierrik, Lanbiderekin lankidetan diharduen erakundeak, deialdi honetako diru-laguntzak jasoko dituzten pertsonak hautatu eta lagunduko ditu, eta tutoretza emango die. Horrez gain, diru-laguntzak kudeatu eta ordainduko ditu.
Zehazki, gehienez ere 31 laguntza emango dira enpresa-ideiak garatzeko, eta 26, bestalde, negozioak martxan jartzeko.
Nolanahi ere, aurkezturiko eskaerak hautatzeko prozesuan, aintzat hartuko da % 40 gutxienez, emakume ekintzaileak izatea.
• Pertsona sustatzaileek beren negozio-ideia garatzeko, 1.000 eta 1.300 euro arteko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko (kolektiboen eta baldintzen arabera).
• Pertsona sustatzaileek enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko, 1.500 eta 1.950 euro arteko laguntza emango da pertsona sustatzaile bakoitzeko (kolektiboen eta baldintzen arabera).
• Laguntza horiek % 15 handitu ahal izango dira, pertsona sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago baditu laguntza-prozesua hasten den unean. % 15 gehiago handitu ahal izango dira, pertsona sustatzailea emakumea bada.
Eskariak EGAZ Txorierrin aurkez daitezke 2022eko urriaren 11ra arte enpresa-ideiak garatzeko programan eta urriaren 31ra arte negozioak martxan jartzeko programan
- Negozio-ideia garatzeko dirulaguntzen oinarriak. URRIAREN 12RA ARTE
- Enpresa-proiektu berriak martxan jartzeko dirulaguntzen oinarriak. URRIAREN 31RA ARTE.
- Diru-laguntza eskabiderako formularioa
Informazio gehiago eta eskaerak :
Egaz Txorierri
Txorierri Etorbidea, 46
Polígono Berreteaga, 13A
48150, Sondika, Bizkaia
Tel.: 944536370
www.egaz.eus
egaz@egaz.eus
