by | Urr 4, 2022 | Enpresa, Pertsonak

Txorierriko udaletako enplegu-zerbitzuak, EGAZ Txorierriren bitartez, enpleguari buruzko webgune berria estreinatu du, diseinu dinamiko, bisual eta operatiboagoa duena. Atari berri hori, empleo.txorierri.eu, eskuragarri egongo da pertsonentzat zein enpresentzat, eta lan-eskaintzak eta lan-orientaziora eta hobekuntza profesionalera bideratutako informazioa batuko ditu.

Atari berri horretatik, pertsonek zuzenean eskuratu ahal izango dituzte EGAZ Txorierrik kudeatzen dituen lan-eskaintza guztiak, bai eta jarduera-arloaren arabera iragazitako eskaintza horiek ere: Merkataritza eta salmentak, eraikuntza eta obrak, kudeaketa eta administrazioa, ostalaritza eta turismoa, industria, informatika eta komunikazioak, logistika eta garraioa, osasuna eta zerbitzuak.

Gainera, web-atariak sarbide erraza ematen die EGAZ Txorierrik pertsonei hautagaitza digitalak egiten laguntzeko erabiltzen dituen tresna guztiei, bideo-curriculuma grabatzeko aholku eta jarraibideekin, elkarrizketa birtualekin eta online konexioekin, bai eta trebetasun pertsonalak indartzeko baliabideekin ere.

Enpresentzat, atari berriak sarbide azkarrak eskaintzen ditu atal hauetarako: pertsonak hautatzea, jardueren agenda, EGAZ Txorierrik laguntzen dituen proiektuak, eskualdeko enpresei lehiakortasuna hobetzen laguntzeko, eta laguntza publiko guztiak, hala nola kontrataziorako, berrikuntzarako eta digitalizaziorako laguntzak.

Blog

Home