Sondikako Sangronizeko Industrialdeak pauso garrantzitsua eman du bere etorkizuna eraikitzeko eta hobekuntzak sustatzeko, Sangronizeko Industrialdeko Elkartea sortu baita. Elkartea azaroaren 12an martxan jarri zen, 27 enpresaren atxikimenduekin.
Entitate berria poligonoan hobekuntzak ezartzen aurrera egiten jarraitzeko sortu da, eta Sondikako Udalak eta EGAZ Txorierrik bultzatutako Eko Sangroniz proiektuaren esparruan egindako lanaren emaitza da, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin eta finantzaketarekin, Eskualdeko Lehiakortasuna Bultzatzeko programaren eta Bizkaiko Orekan Sakonduz sarearen bitartez.
Elkartea, hobekuntza industrialerako tresna nagusi gisa
Elkartea funtsezko tresna bihurtuko da hobekuntzak ezartzen aurrera egiteko, Sangronizen atzemandako egitura- eta zerbitzu-erronkei aurre egiteko eta enpresentzat onura nabariak sortzeko:
- Lan-ingurune erakargarriagoa.
- Kostu operatiboak murriztea, irtenbide energetiko eraginkorren eta zerbitzu partekatuen bidez.
- Irudi korporatiboa hobetzea, jasangarritasunarekiko eta tokiko garapenarekiko konpromisoaren ondorioz.
- Zuzendaritza-taldea eta gobernantza eredua
Zuzendaritza-taldea eta gobernantza eredua
Elkarteak azaroaren 12an ekin zion bere ibilbideari, Sondikako Kultur Etxean egindako ekitaldi batekin, non talde kudeatzailea aukeratu zen. Asua Products-eko Estibaliz Ordorica Pereda presidentea izango da buru, lidergoa, gardentasuna eta parte-hartze plurala irudikatzen duen talde exekutibo konprometituarekin batera. Izan ere, “Sangronizen lehiakortasunak eta enpresa-ahotsak elkartuta” izango da hiaen lelopea.
Sangroniz Industrialdeko Enpresa Elkarteko zuzendaritza-taldea honako hau izango da:
- Presidentea: Estíbaliz Ordorica Pereda (Asua Products SL)
- Presidenteorde: Pedro Velasco Gutierrez (Getxo Ventanas SL)
- Idazkaritza eta diruzaintza: Guiomar Gordon Calvo (Nexis Servicios Informáticos SL)
- Ordezkaria 1: Ziortza Robredo Rubio (Cabelec SL)
- Ordezkaria 2: Jose Antonio Taramona Campo (Talleres Taramona)
Sangroniz Industrialdeko Enpresa Elkartea ikuspegi bera duten enpresen, erakundeen, profesionalen eta industria-nabeen jabeen ahaleginak batzeko asmoz sortu zen: Sangroniz Bizkaiko erreferentziazko industria-polo gisa indartzeko ekimenak diseinatzen eta gauzatzen batera lan egitea.
Helburua: ordezkaritza handitzea eta etorkizuneko inbertsioa
Elkartea eratzeko orduan, Sangronizko industria-lurzoru pribatuaren %40-ak baino gehiago osatzen du. Hala ere, Zuzendaritza Batzordearen helburua ahalik eta ordezkaritza handiena lortzea da, %50a baino gehiago, hain zuzen ere. Baldintza hori Bizkaiko Foru Aldundiak ezarri du industrialdeak hobetzeko dirulaguntzak eskuratu ahal izateko.
Helburu hori betetzeak aukera emango du urtean 90.000 €-rainoko laguntzak jasotzeko. Laguntza horiek funtsezkoak dira Sangronizeko azpiegiturak modernizatuko eta hobetuko dituzten proiektuak bultzatzeko, haien iraunkortasuna bultzatuko baitute eta Sangronizen posizioa indartuko baitute, etorkizuneko industria-gune lehiakor gisa.
