Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak zabalik dute kontrataziorako laguntzak eskatzeko epea, enpresei beren plantilletan talentua sartzen laguntzeko eta lan-munduan sartzeko zailtasunak dituzten kolektiboen enplegua bultzatzeko.
EGAZ Txorierrik laguntza eskaintzen die enpresei laguntza horiek eskatzeko eta kudeatzeko, telefono bidez (94 453 63 70) edo posta elektronikoz (empleo@egaz.eus).
Kontrata programa
Bizkaiko Foru Aldundiaren Kontrata programak 3.750 eurorainoko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratu mugagabeetarako, bai eta aldi baterako kontratua kontratu mugagabe bihurtzeko ere, 45 urtetik gorakoekin, 30 urtera arteko gazteekin, luzaroko langabezian daudenekin, desgaitasunen bat dutenekin eta baztertuta geratzeko arriskuan daudenekin formalizatuta.
Dirulaguntza hori uztailaren 28ra arte eska daiteke, eta atzeraeragina du; 2022ko azaroaren 1etik aurrera egindako kontratazioetan aplika daiteke.
Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira: https://www.ebizkaia.eus/eu/hasiera
Informazio gehiago: https://www.bizkaia.eus/eu/gaia-xehetasuna/-/edukia/dt/11744

Lehen Aukera programa
Euskal Enplegu Zerbitzuak (Lanbidek), bestalde, 13.970 euroko dirulaguntza eskaintzen du kontratu mugagabeetarako edo prestakuntza-kontratuetarako, aurretiko esperientziarik ez duten edo lanpostuan gehienez 6 hilabeteko esperientzia duten 30 urtetik beherako pertsonentzat.
Gainera, ezinbesteko baldintza izango da kontratazioaren aurreko eskaintza Lanbiden edo EGAZ Txorierri bezalako zentro laguntzaileetan izapidetzea.
Eskabideak 2023ko urriaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira, Lanbideren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/sede-electronica
Informazio gehiago: https://www.lanbide.euskadi.eus/helmuga/-/lehen-aukera

