Txorierrikoak diren Belgicast, Effekta eta H2SITE hiru enpresak, aurten Enpresa Berdea programan parte hartu dutenak, Bizkaiko Foru Aldundiaren aintzatespena jaso zuten abenduaren 18an, asteazkenean, Cristina Mugica Lurralde Lehiakortasuneko eta Kanpo Sustapeneko zuzendariaren eskutik, ingurumenarekin eta trantsizio ekologikoarekin erakusitako haien konpromisoagatik.   Belgicast, Effekta y H2SITE Txorierriko enpresek haien aintzatespena jaso dute. Aintzatespenak banandu ziren Bilbon egindako jardunaldi […]
Eraldaketa jasangarriarekin konprometitutako enpresak

by | Abe 20, 2024 | Enpresa

Txorierrikoak diren Belgicast, Effekta eta H2SITE hiru enpresak, aurten Enpresa Berdea programan parte hartu dutenak, Bizkaiko Foru Aldundiaren aintzatespena jaso zuten abenduaren 18an, asteazkenean, Cristina Mugica Lurralde Lehiakortasuneko eta Kanpo Sustapeneko zuzendariaren eskutik, ingurumenarekin eta trantsizio ekologikoarekin erakusitako haien konpromisoagatik.

  Belgicast, Effekta y H2SITE Txorierriko enpresek haien aintzatespena jaso dute.

Aintzatespenak banandu ziren Bilbon egindako jardunaldi batean, Bizkaia Orekan Sakonduz (Aldundiak sustatua) sarea osatzen duten bederatzi garapen-agentzien eskutik, eta Aclima Basque Environment Clusterrekin lankidetzan. Bizkaiko 21 enpresek jaso zuten aintzatespena, Txorierrikoek barne. Guztiek parte hartu dute, aurten, Enpresa Berdea programan, EGAZ Txorierrik eskualdean kudeatzen duena eta Bizkaiko Foru Aldundiak laguntzen duena, Bizkaia Orekan Sakonduz sarearen bidez, lurraldeko lehiakortasuna bultzatzeko programaren esparruan. Egaz Txorierri sare horretako kidea da.

Programa horren bidez, Txorierriko enpresek trantsizio ekologikorako ibilbidean behar duten laguntza eskaintzen da, eta horretarako hainbat baliabide eskaintzen dira, besteak beste, prestakuntza, erronkak identifikatzeko laguntza, Bonu Berdearen bidez iraunkortasun-proiektuei aholkularitza, eta laguntzak eta diru-laguntzak identifikatzeko laguntza. 2025eko edizioan izena emateko epea zabalik dago, eta parte hartzeko nahikoa da EGAZ Txorierrirekin harremanetan jartzea.

“Trantsizio ekologikoa bultzatuz, Bizkaiko hazkunde ekonomikoaren eredu berriaren eragile gisa” izeneko jardunaldi batean banatu tiren aintzatespenak, eta bertan, enpresa txiki eta ertainek lurraldearen trantsizio ekologikoan duten eginkizunari buruz hausnartu zen.

Horretarako, 90 pertsona bildu ziren, besteak beste, teknikariak, enpresa-arduradunak, eskualdeko garapen-agentzietako ordezkariak eta ordezkari publikoak. Hainbat hitzaldiren bidezjasangarritasunetik eta trantsizio ekologikotik eratorritako paradigma berrietarako trantsizioan Bizkaiko enpresa txiki eta ertainei akonpainamendua eskaintzeko beharrari buruz hausnartu zen, beti ere beren beharretara egokitutakoa; gainera, programako Bonu Berderen baten onuradun diren hiru enpresaren esperientziak ezagutu ziren.

 

Ixone Bringas, Belgicast enpresakoa, euren esperientziaz mintzatu da.

Zehazki, Kelvion Thermal Solutions, Revenant Industrial & Ports Machinery eta Belgicast enpresek (azken hau, Txorierrikoa) parte hartu zuten, eta jasotako laguntzaren oso ikuspegi positiboa izan zuten. 

Gainera, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainetan trantsizio ekologikoa nola txertatu jorratu duen eztabaida-ymahaia egon zen. Olga Martin Aclimako zuzendari nagusiak moderatu zuen, eta bertan parte hartu zuten Ihoben Ekonomia zirkularreko zuzendaria den José María Fernández Alcalák, SERCONTROL 2000ean zuzendari nagusia den Iñaki Corralek, eta ONDOANeko Ingurumen eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Unitateko zuzendari Teresa Tejerok. Bertan, agerian jarri zen lankidetza publiko-pribatuaren garrantzia eta ekonomia zirkularraren eta trantsizio ekologikoaren arloko araudia egokitzearen garrantzia, bai eta nola funtziona dezakeen horrek enpresen lehiakortasunaren katalizatzaile gisa

Garapen agentziek, haien aldetik, azaldu zuten zer nolako dirulaguntzak dauden indarrean bai Bizkaian, bai Euskadin. Cristina Mugica Lurralde Lehiakortasuneko eta Kanpo Sustapeneko zuzendariak, bere aldetik, Enpresa Berdea ekimena balioan jarri zuen, Bizkaiko ekoizpen-sarearen eraldaketan duen eragin handiagatik, eta nabarmendu zuen trantsizio berdea aukera dela ETEen lehiakortasuna bultzatzeko, lankidetza publiko-pribatua sustatuz eta Bizkaiko enpresetara talentua erakarriz.

Jardunaldia amaitzeko, Bonu Berdearen 21 enpresa onuradunek saria jaso zuten: Microdeco Berria, OSATU, Belgicast, EFECKTA, HYDROGEN ONSITE, TRAMEINSA, Revenant Industrial & Ports Machinery, Cantera Lacilla, Kelvion Thermal Solutions, Walter Pack, EBAKI, TDG Clamping Solutions, Bahía de Bizkaia Gas, GOSAN, Naulon Cargo, Pescados Llorente, KIDE, Conservas Olasagasti, Idertia Soluciones Industrialres, Bolsas Castresana y Transportes Egoitz Urrutia.

Blog

Home