EGAZ Txorierrik eta Innobasquek ekainaren 9an, ostirala, aurkeztuko dituzte, 09:00etatik 11:00etara, Politeknika Txorierrin, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Grupo Spri-Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, eskualdeko enpresen eskura jartzen dituzten Enpresetan Berrikuntza Sustatzeko Zerbitzuak.

Merkatuetako aldaketen berri izatea eta bezeroen beharrei aurrea hartzea funtsezkoa da negozioaren arrakastarako, gero eta lehiakorragoak eta eraginkorragoak izateko eta enpresen emaitzak hobetzeko. Jardunaldian, EGAZ Txorierrik, beste erakunde batzuekin lankidetzan, eskualdeko enpresei berrikuntzak egiteko zein zerbitzurekin laguntzen dien azalduko die.

Bertan Alejandro Loustaunau EGAZ Txorierriko gerentea, Alberto Reneda Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Saileko Eskualde Garapeneko Zerbitzuko burua, J. Eugenio Díez Politeknika Txorierriko zuzendaria eta Gotzon Bernaola Innobasqueko Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile Nagusia izango dira.

Jardunaldian zehar, enpresa txiki eta ertainen berrikuntza kudeatzeko hainbat irtenbide azalduko dira, Ana Sonia Elorriaga EGAZ Txorierriko Ekonomia Sustapeneko teknikariaren, Josu Orbe Politeknika Txorierriko Enplegu eta Prestakuntza arduradunaren, Luis Manero Innobasqueko ETEetako Berrikuntza zuzendariaren eta Josu Barandiaran LKSko aholkulariaren eskutik.

Gainera, bertaratutakoek Txorierriko ETEen berrikuntza kasu praktikoak ezagutu ahal izango dituzte. Euren esperientziak azalduko dituzte Ignacio Trincado Anivi Ingeniería S.L.ren Sales Attendant, Sergio Bilbao Ingenersun S.L.ren Comercial & Quality Manager eta Ignacio Zamalloa Dibal S.A.ren produktu zuzendariak. Jon Arregi Cluster for Advance & Digital Manufacturin (AFM) enpresako segurtasun-teknikariak moderatuko du mahai-ingurua.

Era berean, bertaratutako enpresek beren berrikuntza-erronketan aurrera egin ahal izango dute, bilkuran antolatuko diren lan-mahaietan eman beharreko hurrengo urratsak zehaztuz.

Jardunaldiaren ondoren, Politeknika Txorierrira bisita egingo da.

Jardunaldian parte hartu nahi dutenek esteka honetan eman dezakete izena.