EGAZ Txorierrik eskualdeko 50 enpresa bilduko ditu datorren urriaren 6an 9:30etatik 13:00etara “Txorierriko Enplegu Topaketa 2022” jardunaldian, Derioko Kultur Birikan. Helburua plaza hutsak betetzeko erronkak eta aukerak aztertzea da.
Jardunaldia tokiko enplegua sustatzeko 3R programaren barne dago, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du. Topaketari esker, enpresek zuzenean ezagutu ahal izango dituzte EGAZ Txorierrik eskaintzen duen zerbitzua eta “bideo-curriculuma” izeneko tresnaren abantailak.
Topaketa aurkezpen-txandarekin hasiko da, eta ondoren eskualdeko enpleguaren egoera aztertuko du bi dinamika desberdinen bidez. Lehen dinamikak “lan-fonendoskopioa” du izena, eta Txorierriko enpresen “lanpostuak betetzeko erronka eta aukerei” buruzko hausnarketa egingo du.
Bigarrenak “Enplegua sustatzen” du izena, eta kontrataziorako dirulaguntza desberdinak ezagutzera emango ditu. Gainera, kalitatezko enplegua sustatzeko 1.000 euroko pizgarria emango zaio jardunaldira joan eta lehenengo kontratazio mugagabea egiten duen enpresari.
20 urte baino gehiago enplegua ahalbidetzen
EGAZ Txorierrik, Txorierriko eskualdeen eta udalen enplegu-zerbitzua, 21 urte daramatza bitartekaritza- eta hautaketa-prozesuak kudeatzen. Horrela, enpresak beraien beharretara hoberen moldatzen diren profilekin jartzen ditu harremanetan, eta erabiltzaileei orientazioa ematen die beraien gaitasunak ezagutu eta sendotzeko eta hori guztia enpresei transmititzeko.
Horri esker, 2021ean EGAZ Txorierrik 674 pertsonari eman zien enplegua lortzeko aukera, eta 1.540 hautaketa-prozesuetan agente bitartekari gisa aritu zen, 14.650 hautagaitza kudeatuz.
Kontratazio mugagabeagatiko lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta eskabidea

