Egaz Txorierrin berrikuntzak egiten jarraitzen dugu, enplegua pertsonei hurbiltzeko eta lurraldeko enpresen beharrei eraginkortasunez erantzuteko. Pertsonak hautatzeko gure zerbitzutik, tresna berri bat gehitu dugu: lan-audioeskaintzak.
Lan-audioeskaintzak Txorierrin, enplegua modu irisgarriagoan zabaltzeko
Audioeskaintzek aukera ematen dute lan-aukerak audio-formatuan zabaltzeko, informazioa modu inklusiboagoan, eskuragarriagoan eta hurbilagoan eskuratzea erraztuz. Kanal berri horrek hautagaien esperientzia hobetzen du, bereziki formatu tradizionaletan oztopoak aurkitzen dituztenena, eta enpresei beren eskaintzak komunikatzeko modu desberdina eta gizatiarragoa ematen die.
Ekimen honek indartu egiten du pertsonak zaintzen dituen, talentua bilatzen laguntzen dien eta irtenbide arduratsu eta eraginkorren aldeko apustua egiten duen lan-bitartekaritzako eredu batekiko dugun konpromisoa.
Egaz Txorierrin ere entzuten da enplegua.
