Eraikuntza sektorea eragile ekonomiko gisa jarduten duen sektore erresilientea da, eta biztanleria okupatuaren %6ri lana ematen dio. Sektoreko lan-aukeren estimazioak oso handiak dira, eta ekonomiarentzat ezinbestekoa da, beti eskulan kualifikatua eskatzen duelako. Hala ere, sektorea ezezaguna eta estereotipatua da, eta aurreiritziak ditu, askotan erakargarria ez den bezala ikusten delarik.
CIONITIA proiektuak aukera berri eta desberdinak eskainiko ditu sektorea hurbilagotik ezagutzeko. Proiektuaren helburua gazte, emakume langabe, migratzaile eta iraupen luzeko langabeei eraikuntza-sektorean sartzeko aukera eskaintzea da, batez ere lan-orientazioko jardueren bidez eta metodologia disruptiboak erabiliz.
Proiektuaren barruan, 10-12 parte-hartzaileko talde-saioak egingo dira. Saioek Scape-Box izeneko lan-metodologia erabiliko dute, jolasaren bidez ikastea gustatzen zaien pertsonei egokituta. Scape-Box-a, ihes-gela baten formatuan antolatuko da, eta bertan parte-hartzaileek 10 proba ebazteko erronka izango dute. Joko hau gamifikazioaren bidez egingo da, eta eraikuntzaren sektorea modu dibertigarrian ezagutzeko aukera emango du.
Parte-hartzaileek langile adituen laguntza izango dute une oro, eta saioa dinamizatuko dute, zailtasunik gabe jarrai dezaten. Amaieran, parte-hartzaileek saria jasoko dute, eta talde irabazleak sari gehigarri bat eukiko du. Gainera, saioan zehar, taldean lan egiteko, arazoak konpontzeko, komunikatzeko eta abarretarako gaitasunak neurtu ahal izango dira, eraikuntza-sektorean dituzten aukerak ezagutzeaz gain.
Horrez gain, sektorerako funtsezko gai batzuk landuko dira lan hau ezagutzeko kontzeptuak azalduz.
Lehenengo saioa Egaz Txorierriko instalazioetan izango da otsailaren 12an, 10:00etatik 12:00etara. Saioan parte hartzeko, lekua erreserbatu daiteke 94 453 63 70 telefonora deituta, egaz@egaz.eus helbide elektronikora idatzita, edo www.egaz.eus webgunean. Izen-emateko: https://goo.su/iwtdD6
