2010ean Ecolaundryk Euskadiko autozerbitzuko garbitegien mundua irauli zuen, erabiltzailearentzako erosotasunean eta materialen optimizazioan oinarritutako zerbitzu publiko bat eskainiz. Derion egoitza nagusia duen erakundeak, eta euskal geografian 200 denda inguru banatuta duenak, besteak beste, zerbitzu paregabeak eskaintzen dizkie herritarrei; hala nola, telefono mugikorraren bidez ordaintzea edo xabaioa automatikoki ematea. Bestalde, Ecolaundryk aplikazio bat bideratu du bezeroek mugikorrean garbitzeko edo lehortzeko denboraren kontrola izan dezaten, eta deskontu eta opari bereziak eskura ditzaten. Gainera, orain dela gutxi ikuztegi batzuetan maskotak garbitzeko ekipamenduak eta Internet bidezko erosketak jasotzeko biltegitze-gailuak sartu ditu. Hori guztia ingurumenaren ikuspegia alde batera utzi gabe, uraren, elektrizitatearen eta gasaren erabilera ahalik eta modu eraginkorrean optimizatuz, eta produktuak iraunkortasun irizpideen arabera hautatuz.
Era berean, Ecolaundryk ekintzaileak gonbidatzen ditu haien garbiketa zentroak irekitzera. Ramón Gonzalezek, Ecolaundryko gerenteak, azpimarratu du konpainiak proiektuarekin bat egiten dutenei ematen dien laguntza; esate baterako, hornitzaileen lokalizazioari, erreformari eta koordinazioari buruzko aholkuak emanez, garbiketa zentroaren control integrala urrunetik eramateko aukera emanez…
Bere zerbitzuaren kalitateak aukera eman dio enpresari aurrerapauso bat ematea, eta estatutik haratago hedatzea, Txile edo Maroko bezalako herrialdeetan kokatuz. Izan ere, Gonzalezek aurreratu duenez, Mexikora ailegatu da, EGAZ Txorierrik koordinatutako misio komertzial batean ezarritako harremanei esker, Bizkaiko Foru Aldundiaren Elkarrekin Mundura programaren barruan.
Ramón González – Ecolaundryko kudeatzailea
Zer garrantzia du Ecolaundryrentzako nazioarteko merkatura salto egiten izanak?
Hasieratik ikusi genuen Ecolaundry proiektuak potentzial handia duela Euskaditik eta Estatutik haratago hedatzeko; izan ere, marka Europa osoan erregistratu genuen. Ildo horretan, beste merkatu batzuetan lehiatu ahal izateko hainbat tresna sortu genituen, hainbat herrialdeetan ibili ginen merkatu azterketa bat egiteko, eta harremanetan jarri ginen EGAZ Txorierri bezalako erakundeekin, hain zuzen ere gure nazioartekotze prozesuan lagun diezaguketen erakundeekin.
Zertan lagundu dio EGAZ Txorierri Ecolaundry nazioartekotzen?
Gure asmo nagusia EGAZ Txorierrik gure marka zein herrialdeetan heda genezakeen jakiteko aholkuak ematea zen. Bertako langileen aholkuei esker, kanpoko enpresetan oinarritzea erabaki genuen auditoriak egiteko. Emaitzak ikusi ondoren, komenigarria ikusi genuen EGAZ Txorierrik Monterreyra antolatu zuen Elkarrekin Mundura misio komertzialean izena ematea, eskualdeko beste enpresa batzuekin batera.
Zer balorazio egiten duzu Elkarrekin Mundura esperientziari buruz?
Esperientzia pozgarria izan da. Misio komertzialari esker, harremanak izan genituen han, eta gaur egun, akordio bat itxi dugu Mexikon finkatzeko eta Ecolaundry garbitzeko zentro berriak irekitzeko. Gainera, EGAZ Txorierriren eta bertako langileen harremana bikaina izan zen, une oro enpresei lagunduz eta gure beharrei erantzunez.
Oro har, nola baloratzen duzu EGAZ Txorierrik eskualdeko enpresei eskaintzen dien zerbitzua?
Oso modu positiboan. Hasieratik erakunde bakoitzari laguntza indibidualizatua ematen diote: negozio ideiaren garapenean, sendotzean, erronken definizioan, talentua erakartzean… Era berean, laguntza publikoen hamaika ekimen eta programa jartzen ditu enpresen eskura, haien berrikuntza eta hedapena bultzateko, eta, oro har, lehiakortasuna hobetzeko. Ecolaundryk, haraneko enpresak haien zerbitzuak erabiltzera gonbidatzen ditugu, gure esperientzia oso positiboa izan delako, eta badakigulako beste erakunde batzuena ere bai.
BIDEOA:

