by | Abe 12, 2022 | Pertsonak

Derioko Udalak 85.000 euro bideratuko ditu enplegu planera ekitaldi honetan. Helburua da “proiektu integrala” finantzatzea, enplegua sortzeko, udalerrian langabeziak sor ditzakeen balizko ondorioak arintzeko eta herriko hazkunde ekonomikoa sustatzeko.

Udalaren plana lau jardun-lerrotan artikulatuko da: lanpostuak zuzenean sortzea, heziketa eta aisialdiko monitoreak prestatzea, prestakuntzarako laguntzak eta kontrataziorako laguntzak.

Lanpostuak sortzeari dagokionez, Udalak 60.000 euro bideratuko ditu sorosle bat hiru hilabeteetarako kontratatzeko eta zerbitzu anitzak egingo dituzten bi peoi sei eta bederatzi hilabetez kontratatzeko. Hauetako lehenengo deialdia argitaratu berri da, eta bigarrengorako hautatze-prozesua ere martxan da. Bi deialdiak eskuragarri daude Udalaren webgunean eta EGAZ Txorierriren webgunean.

Helburua da “pertsona talde bati lan-esperientzia ematea, profesionalki kualifikatzeko eta enplegua aktiboki bilatu ahal izateko tresnez hornitzeko, aldi berean gizarte-onurako lanak eginez”, adierazi dute Udaletik.

Heziketa eta aisialdiko monitore izateko talde-prestakuntzari dagokionez, 7.000 euro jarriko dira eta 15 edo 20 laguni eskainiko zaie. Halaber, 6.000 euro jarriko dira prestakuntzan laguntzeko, enplegagarritasuna hobetzeko eta lan-merkatuan sartzeko aukerak handitzeko.

12.000 euro ere jarriko dira kontratazioan laguntzeko. Sei diru-laguntza izango dira, 2.000 euro bakoitzeko, lan-merkatuan sar daitezen herrian erroldatutako pertsonak, langabetuak eta Lanbiden lan bila ari direnak. Kasu horretan, kontratuak mugagabeak edo iraupen jakinekoak izango dira, gutxienez 3 hilabetekoak eta gutxienez lanaldiaren % 50ekoak.

Zerbitzu anitzetako lanpostu 2 deialdia (bat 6 hilabete eta bestea 9 hilabete)

Sorosle lanpostu bateko deialdia

Derioko udalerrian erroldatuta dauden langabeak kontratatzeko laguntzak emateko eskeintza

Prestakuntza-ekintzak egiten duten Derioko udalerriko langabetuen artean 2022rako enplegua sustatzeko laguntzak emateko eskeintza

Blog

Home