Gazteekin lan egitea gustatzen zaizu? Aisialdiko begirale titulua lortu nahi duzu? Derioko Udalak aisialdiko begirale izateko doako ikastaroa eskaintzen du. Prestakuntza 2026ko urriaren 24an hasiko da eta euskaraz egingo da.
Ikastaroak 150 orduko prestakuntza teorikoa izango du, bi modulutan banatuta, eta gutxi gorabehera maiatzaren amaieran bukatuko da. Atal teorikoa gainditu ondoren, 160 orduko praktikak egingo dira.
Ikastaroa doakoa da. Izena emateko, 100 euroko fidantza jarri beharko da, eta ikastaroa behar bezala amaitutakoan dirua osorik itzuliko da.
Animatu eta eman izena! Epea irailaren 29tik urriaren 13ra egongo da zabalik. Gehienez 25 plaza daude eta ikastaroa egiteko gutxienez 12 parte-hartzaile beharko dira.
Parte hartzeko, euskaraz behar bezala komunikatzeko gai izan behar da eta DBHko titulua eduki behar da. 18 urte edo gehiago dituzten eta Derion erroldatuta dauden pertsonek lehentasuna izango dute. 2027an 18 urte betetzen dituztenek ere parte hartu ahal izango dute, ahal dela ekaina baino lehen betetzen badituzte. Praktikak egiteko, 18 urte beteta izan beharko dira.
Izen-ematea: https://derio.kixmi.cloud/Inscripciones/Index/5371004
Informazio gehiago: www.derio.eus

