
Derioko Udalak, Politeknika Txorierrirekin elkarlanean, adimen artifizialari eta haren erabilerari buruzko doako ikastaro praktikoa antolatu du, enplegagarritasuna hobetzeko eta eguneroko lan-ingurunean AAren tresnak erabiltzen ikasteko.
Prestakuntza langabeei eta 18 eta 65 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago. Plazak mugatuak dira eta erroldatutako pertsonek lehentasuna izango dute.
Ikastaroan, besteak beste, dokumentuak, txostenak eta aurkezpenak prestatzea, posta elektronikoa eta lanaren antolaketa, sare sozialetarako edukiak sortzea, datuen analisia eta adimen artifizialaren erabilera segurua eta arduratsua landuko dira.
Datak: azaroaren 30a eta abenduaren 1, 2 eta 3a
Ordutegia: 16:00–19:45
Lekua: Politeknika Txorierri
Iraupena: 15 ordu
Izen-ematea: urriaren 28tik azaroaren 11ra.
100 €-ko fidantza eskatuko da, ikastaroa amaitzean itzuliko dena.

