2022ko urriaren 14a arte egongo da zabalik 14 lanpostuetan izena emateko epea. Horien bidez, Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudioko udalek, EGAZ Txorierri eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera, Txorierriko enplegagarritasuna sustatuko dute.
Ekimenak 216.385,95 euro izango ditu. Horietatik 140.574,70 Lanbidek eman dizkio udalei, eta gainerako 75.811,25 euroak udalbatzen ekarpena dira.
Ekimenaren helburua kontratazioa lortzen duten pertsonek beraien kualifikazio, gaitasun pertsonalak eta motibazioa sustatu ditzaten da, aldi baterako lan esperientzia eta tokiko arloan erabilera publiko edo interes sozialeko jarduerak eginez. Horrela lan merkaturako sarbidea errazten zaie.
Lan-eskaintzak administrazio arloko eta obra peoien profilak hartzen dituzte. Kontratuek 3tik 9 hilabete arteko iraupena izango dute, batzuk lanaldi osokoak eta besteak lanaldi partzialekoak izango dira (gutxienez lanaldiaren % 75ekoak).
Eskainitakoa lortzeko aukera izateko, pertsonak lanpostuaren eremu geografikoan bizi eta langabezian egon behar dute, bai eta Lanbiden lan-eskatzaile gisa izena emanda eta altan egon beharko dira. Gainera, ezin izango dira kontratatu erakundeak berak 2021 ekitaldirako enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako laguntzen deialdietan kontratatutako pertsonak, ezta 2021 ekitaldirako Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntza-deialdietan kontratatu ziren pertsonak ere. Egoera hori kontratazioa egiten duen erakundeak egiaztatuko du, eta erantzukizunpeko adierazpen baten bidez frogatuko da.
Lan-eskaintzak Lanbidek kudeatuko ditu, eta horiek lortzeko aukera izateko, Lanbideko CVan eskatutako lanpostuari dagokiona jasota egon beharko da; “enplegatu administraria, oro har” edo “herri-lanetako peoia, oro har”.
Lanbideko curriculumean aldaketaren bat egin behar izatekotan, urriaren 14a baino lehen egin ahalko da. Aurrez aurre egiteko hitzordua eska daiteke EGAZ Txorierrin (Txorierri Etorbidea, 46 13A Sondika – Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara Tel.: 94 453 63 70) edo Lanbiden (Tel.: 945 160 600 – 630 305 452). Era telematikoan egiteko www.lanbide.euskadi.eus webgunean egin daiteke – Atala: Nire Lanbidenet «Nire curriculuma»: Lana bilatzeko dituzun lehentasunak.
Ekimena Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegua Sustatzeko Toki-ekintzetarako Dirulaguntzen Deialdiaren barne dago (2022ko maiatzaren 13ko EHAA).
LAN ESKAINTZAK:
Derioko Udala: Administrari laguntzailea (1) + Obretako peoia (3)
Larrabetzuko Udala: Obretako peoia (2)
Lezamako Udala: Administrari laguntzailea (1)
Loiuko Udala: Obretako peoia (1) + Administraria (1)
Sondikako Udala: Obretako peoia (3)
Zamudioko Udala: Administrari laguntzailea (2)
